XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
NESKAMEAREN MARMARRAK.(
Ume sabelberatuak alenak!.
Lurretik arrabete jasotzen ez, ta oien pantasia.
Ia noski ni nor naizen oi ezer agintzeko!.
Lepazurra puskatuko al dute....
Oraintxe buruz gain egiñerazi didate neri beintzat eta, dabiltzala ipurdiz gora ere nai badute.
Beren amona zanak agindu dezaiotela.
(
Okerrena ez da ordea ori.
Gero
Errex egiten dizkin arek.
Amarretan jeiki.
Amaikaterdiak arte, bañua dala, gosaria dala, ezpañak piper gorriz ta begiak zikulu-saltsa beltzez pintatzia dala, arpegia autsez josi, gerria extutu, bere xanko politai
Orrenbeste pantasi gabe begiratzen zigutenan beintzat guri mutil morrosko bapo askoak! Esango nuke....
Ta bera
Lurrari argizaia eman, gosariak jarri, aurrak jantzi... ta jantzitzea naikoa eztala, bateri mukiak atera, besteari atzea garbitu, okerrik egin ez dezaten zaitu,